Kultura Saretzen

«Kultura kontsumorako gauza bat, ikuskizun huts, bihurtzen ari da»

Ataria 2025eko ekainaren 20a

Jon Urzelai soziologo eta 'Su festak' liburuaren egilea musika jaialdien, gaztetxeen eta FOMO sindromearen inguruan aritu da, besteak beste. 

Jon Urzelai Urbieta (Zumarraga, 1990) fisikaria, soziologoa eta musikazalea da. Musika jaialdiei buruzko azterketa kritikoa egin zuen Su festak. Euskal musika jaialdiak XXI. mendean saiakeran eta elkarrizketa honetan ere musika jaialdiak, gaztetxeak edo FOMO eta Sould Out kontzeptuak izan ditu hizpide.

Hemen elkarrizketako hainbat pasarte: 

«Dena da oso azkarra, dena da oso handia, dena berehala iraungitzen da, baina aldi berean, mundu guztia une jakin batean gauza berari begira ari da, ez du ezer galdu nahi»


«Kultura kontsumorako gauza bat, ikuskizun huts, bihurtzen ari da. Badago eskaintza bat, kontsumitzen duzu eta bazoaz etxera berriz»


«Zita galdu ezin gisa saltzen duzu eta funtzionatzen duela dirudi. Artistek ere zita galdu ezin horiek ekoitzi behar dituzte»

«Kontsumo maila oso altu batean bizi gara, baina ezintasun bat dugu barruan. Nahiko agerikoa da kontsumo horrek ez gaituela asetzen»


«Eztabaida horretara bideratu beharko genuke: gauza bat da kontsumo eredua, norberak zer bilatzen duen, eta beste gauza bat da administrazio publikoak zertara bideratzen duen denon diru hori; egia da kultura, orokorrean, bideratua dagoela turismoarekin oso lotuta dauden ekintzetara, dela musika, dela kirola, dela gastronomia. Musikaren industria ulertzen da horretarako bitarteko moduan»


«Txosnei ticket bai eskatzea, traba burokratikoak... ikuspegiaren kultura galtzen ari da, kultur industria
beharrezkoa da, baina ez da hori bakarrik, eta nekez izango da hori kultura osasuntsu bat nahi badugu»


«Kultura amateurra, herritik herriarentzat dena, mantentzen da oraindik, eta ezinbestekoa da. Kultura merkatu terminoetan bakarrik ulertzeak, ez du onurarik egiten, eta horretara goazela esango nuke. Politika kulturalak ez daude artisten baldintzetara antolatuta.  Ekitaldi handiak sustatzera eta ikusgarritasuna ematera -mapan jartzearen mantra hori- begira daude. Eta horrek buelta bat eskatzen du»

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!