Kultura Saretzen

Musika da nagusi

Ataria 2025eko ekainaren 20a

Pasa den urteko kultur ekitaldi gehienak musika emanaldiak izan ziren –253– eta kontrara dantza ikuskizunak 21 izan ziren.

Musika da jaun eta jabe kultur ekitaldien artean. Tolosaldean iaz 253 musika emanaldi izan ziren. Antzezlan ugari izaten dira eskualdean, baina ez dira musikari eskainitakoak bezainbeste. 126 antzerki emanaldi izan ziren. Dantza da eskualdean gutxien ikus daitekeen arte diziplina, iaz 21 dantza emanaldi egon zirelarik.

Kultur ekitaldi horietako asko jaialdi baten barruan antolatu ohi dira, baina eskualdean ez dira asko egun bat baino gehiagoko iraupena duten jaialdi edo ekitaldiak; gehienak egun bakarreko ekitaldiak dira –448–. 29 izan ziren bi edo hiru eguneko iraupena izan zutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!