XIV Orduetako ibilbidea, 100 urte geroago

Ataria 2025eko ekainaren 13a

Argazkia: Aralarko Adiskideak

Pasa den ekainaren 7an mende bat bete zen Tolosaldeko mendizale talde batek XIV Orduko Ibilaldia lehen aldiz egin zuenetik. Pasa den larunbatean ibilbide bera egin zuten.

Pasa den ekainaren 7an bete zen mende bat Tolosaldeko mendizale talde batek 14 Orduko Ibilaldia lehen aldiz egin zuenetik. 1925eko ekainaren 7a zen eta mendizale haiek 04:00etan irten ziren Tolosako Plaza Zaharretik. San Migelera joan ziren eta handik Tolosara itzuli ziren. 23:40ean iritsi ziren Fronton kafetegira.

Mendizale haien lekukoa Aralarko Adiskideak taldeak hartu zuen eta urteurrena baliatuz hainbat ekitaldi antolatu dituzte; Aranburu jauregian jarritako erakusketa, hitzaldi bat eta bideo bat. Baina bada gehiago, izan ere pasa den larunbatean 14 mendizale elkartu eta berriz ere egin zuten XIV Orduak ibilbidea. Hauek ere 04:00etan irten ziren Tolosatik, Plaza Zaharretik, eta ibilbidea eginda, 23:20ean iritsi ziren Fronton-era. Taldea 12 gizonezkok eta 2 emakumek osatu zuten, horien artean duela 100 urte ibilbidea egin zuten aitzindarien seme bat eta 6 biloba.

Pasa den larunbatean irten aurretik ateratako argazkian, zutik Francisco Pretus Labayen, Xabier Arcelus Andueza, Kontxi Garmendia Iturbe, Iñigo Tuduri Limusin, Patxi San Sebastian Larrañaga, Oscar Tuduri Limusin, Paco Tuduri Esnal, Pablo Dendaluze Izagirre, Mikel Garaikoetxea Onsalo; eta makurtuta Garikoitz Goñi Labayen, Xabier Agirre Bustamante, Jon Ormazabal Azpiroz, Amaia Altuna Martinez eta Luis San Sebastian Larrañaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!