Eskualdeko bost pilotari Bizkaia Torneoan

Ataria 2025eko maiatzaren 21a

Maiatzaren 31n hasiko da torneoa, Orozkon, Ganekorta eta Kolitza taldeen arteko kanporaketarekin.

Aurtengo Bizkaia Torneoan eskualdeko bost pilotari ariko dira lehian. Sollube taldean Artola ariko da, binakakoan Albisurekin. Kolitza taldean, Jaka lau eta erdian ariko da. Ganekorta taldean, berriz, Iztueta binakakoan ariko da, Urrutikoetxearekin batera, eta Peña II.a lau eta erdian ariko da. Altuna III.a Anboto taldean ariko da, Martijarekin bikote eginez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!