Atarikideen txokoa

Tolosaldea Ultra Trail Erronkarako bi dortsalen zozketak martxan jarraitzen du

Ataria 2025eko maiatzaren 9a

Tolosaldea Ultra Trail Erronkako ultra eta erreleboen distantziarako dortsal bana irabazteko aukera izango dute Atarikideek

Tolosaldeko hainbat herri eta menditatik igaroko da ultra lasterketa datorren irailean, 77 kilometro dituen eta 9.200 metroko desnibel metatua duen ibilbidea osatuz. 

Ataria erronkaren babeslea da, eta Atarikideak bertan parte hartzeko bi dortsal zozkatuko ditugu: 

Erronka irailak 13, larunbata, izango da eta 6:00etan hasiko da Iruran.

Zozketan parte hartzeko epea osteguna, 11:00ak baino lehen.

Atarikidea ez baldin bazara, sartu hemen eta egin Atarikide.
Eskualdeko hedabidea babesteaz gain, papereko edizioa ikusi, deskontuez baliatu eta zozketetan parte hartu dezakezu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!