Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

Inauteriak gogoratuz, argazki eta pintxo artean

Ataria 2025eko apirilaren 4a

Atzo, Hiru Tabernan egin zen Atariaren 2025eko Inauterietako Mozorro Lehiaketaren sari banaketa eta argazki erakusketa. Bertan, lehiaketako 39 argazki jarri ziren ikusgai, eta ekitaldia giro apartan ospatu zen pintxo eta guzti.

Sari banaketa eta argazki erakusketak harrera beroa izan zuten atzo Hiru Tabernan. Tabernaren barrualdean zein kanpoaldean jarritako 39 argazkik mozorro lehiaketako une dibertigarriak ekarri zituzten gogora, eta bertaratutakoek aukera izan zuten pintxoak dastatzeko. Batek baino gehiagok bidalitako argazkia eraman zuen, eta oraindik argazkia eskuratu nahi dutenek, Atariako egoitzatik pasa daitezke beren bila.

Eskerrik beroenak bertaratu zineten guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!