Inauterietako mozorro lehiaketa 2025

2025eko Inauterietako Mozorro Lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2025ko mar. 28a, 10:00

'Azken orduko berriak!! Zenek nahi ditu?', lehiaketan parte hartu duen bat

Inauterietako Mozorro Lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak ezagutu ditu Ataria-k.

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta Ataria-k antolatutako mozorro lehiaketan 51 argazki ezberdinen artean saridunak aukeratu dira:

Epaimahaiaren saria lortu duena, Nagore Azkuek bidalitako Azken orduko berriak!! Zenek nahi ditu? mozorroa izan da. Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea jasoko du sari moduan.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, irakurleen 237 bozka lortu ondoren, Goian bego mozorroa izan da, Lide Alijostesek bidalita. Orexako ostatuan 4 pertsonarentzat otordua izango da bere saria.

Parte hartu duten Atarikideen artean ere Balerdipeko kaxa bat zozkatu da, eta sariduna Ainhoa Sagredok bidalitako Barrebusa mozorroa izan da.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!