Iñaki Lizaso Perez da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidente berria

Ataria 2025eko apirilaren 2a

Martxoaren 25ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lizaso buru zuena.

Hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, apirilaren 1a arte. Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak eta federazioaren hauteskunde prozesua bukatutzat eman, era horretan.

Aurreko hiru legegintzaldietan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da billabonatarra, eta presidente kargua hartu du orain. Talde zabala eta anitza izango du bidelagun, eta horien artean da orain arteko presidente Lete. GEPFren Zuzendaritza Batzorde berrian hainbat kide daude eskualdekoak: Miren Larrarte Mayoz idazkaria (Bidania-Goiatz), eta Gorka Altuna Esnaola (Alegia), Aratz Luisa Urkola (Anoeta) eta Estitxu Eizagirre Kerejeta (Larraul) bokalak. ZUzendaritza Batzordeko beste kideak ondorengoak dira: Aitor Otegi Goya presidenteordea, Julen Chiapuso Nosellas diruzaina , eta Andoni Zabala Lekuona, Ibon Aranalde Arruti, Orkatz Argote Erkizia, Itziar Lete Andonegi, Nekane Astigarraga Lete, Unai Lezea Otamendi, Jon Pello Artetxe Mendizabal eta Ander Biain Galdos bokalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!