Mugikortasuna Saretzen

Zenbat ibilgailu daude pertsona bakoitzeko?

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Honako grafikoan Tolosaldeko herrietan 18 urtetik gorako pertsona bakoitzeko zenbat ibilgailu dauden ikusi daiteke. Datua ateratzeko herriz herriko ibilgailu parkea eta azken errolda hartu dira kontuan, biak ere 2024ko datuak direlarik.

Grafikoan ikusten denez, Aduna da 18 urtetik gorako pertsona bakoitzeko ibilgailu gehien dituen herria, 2,22. Biko kopurua duen eskualdeko herri bakarra da, baina baditu gertu daudenak ere: Albizturren 1,82 auto daude ibilgailuren bat gidatzeko aukera duen pertsona bakoitzeko, eta Belauntzan 1,76koa da kopurua.

 

Aldiz badira pertsona bakoitzeko ibilgailu bakarrera ere iristen ez diren herriak, Tolosa delarik kopururik baxuena duena: 0,78. Villabonak 0,89 ibilgailu ditu 18 urtetik gorako pertsona bakoitzeko, Ibarrak 0,95 eta Alegiak 0,98.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!