Lehen bisita gidatua egin dute

Ataria 2025eko martxoaren 22a

'Kutsidazu bidea, Ixabel' ibilbide seinaleztatuaren lehen bisita gidatua egin dute, Alkizatik abiatuz Hernialdera joateko. Hainbat bisita gidatu daude programatuta aurrera begira.

Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratu zuen Kutsidazu bidea, Ixabel eleberri laburra bere bizipenetan oinarrituta. Juan Martin nobelako protagonistak Hernialdeko Goeienetxe baserrian ostatu hartu eta Alkizako barnetegian jasotzen zituen euskara eskolak, eta bi herrien artean egunero egiten zuen bidea da orain seinaleztatu dutena.

Egitaraua

  • Martxoak 22, larunbata
    • 10:30. Kutsidazu bidea, Ixabel bisita gidatua Alkizatik Hernialdera.
    • 19:00. Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana, Alkizako elizan.
  • Martxoak 28, ostirala
    • 18:30. Gure genealogia euskaltzaleak XVI. mendetik XX. mendera. Alkizatik Euskal Herrira hitzaldia bertsoz lagunduta Alkizan, Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaranen eskutik.
  • Martxoak 29, larunbata
    • 10:30. Kutsidazu bidea, Ixabel bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
  • Apirilak 5, larunbata
    • 10:30. Kutsidazu bidea, Ixabel bista gidatua Alkizatik Hernialdera.
  • Apirilak 12, larunbata
    • 10:30. Kutsidazu bidea, Ixabel bisita gidatua Hernialdetik Alkizara.
    • Zehazteko. Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana Hernialden.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!