Ikasleek eskaintza ezagutzeko plaza

Ataria 2025eko martxoaren 21a

Gaur-biharretan egingo dute X. Lanbide Heziketa Azoka, Tolosan. Ikasleei zuzendutako saioa izan dute gaur, eta herritar guztiei irekita antolatu dute biharkoa.

Eskualdeko lanbide-heziketan zein eskaintza dagoen jakitera emateko azoka antolatu dute Tolosan, beste urte batez, hainbat ikastetxek. Gaur Zerkausian jarri dituzte postuak eta hainbat ikastetxetako ikasleak txandaka bertaratu dira eskaintza ezagutzera.

Bihar, berriz, Trianguloa plazan izango dituzte postuak, eta interesa duen edozein herritarrek izango du aukera bertaratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!