Villabona eta Zizurkilgo haurrek hartu dute lekukoa

Endika Apalategi Labayen 2025eko otsailaren 27a

Ikastetxeetako emanaldiek ez dute etenik izan Ostegun Gizen arratsaldean. Villabonako Zubimusu ikastolako eta Fleming herri eskolako haurrak errebote plazan bildu dira baserria gaitzat harturik. Emanaldiaren ondoren, txarangaz lagunduta, kalejiran ibili dira Villabonako kaleetatik barrena. Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolako haurrek Zizurkilgo kaleetan barrena desfilatu dute. Garai ezberdinetako musikariz mozorrotu dira eta Joxe Arregi plazan dantza eginez amaitu dute eguna. Zizurkilgo Zubimusu ikastolakoek, berriz, ikastolan bertan ospatu dute Ostegun Gizena, emanaldia eta merienda eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!