Ikastetxeak ere inauteri gosez

Endika Apalategi Labayen 2025eko otsailaren 27a

Ostegun Gizenean Tolosa, Ibarra eta Bidania-Goiazko ikastetxeak izan dira inauteriak ospatzen lehenak.

Inauteriei hasiera eman dien suziria jaurtitzerako, eskualdeko txikienek euren jaialdiak egin dituzte hainbat ikastetxeetan. Ibarrako Uzturpe ikastola, Bidania-Goiazko Txinkorta eskola, Tolosako Herrikide, Samaniego eta Laskorain ikastetxeak izan dira goiztiarrenak, eta mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira. Gurasoek ere gertutik jarraitu dituzte haurren emanaldiak, giro paregabea sortuz eskola atari eta kaleetan barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!