Inauteriak badatozela iragarri dute zartagin hotsek

Tolosaldeko Ataria

Loatzo musika eskolak antolatuta, Iruratik Anoetara bitarte kaldereroetako kalejira egin dute, erraldoiek lagunduta.

Iritsi dira kaldereroak, beraz, geroz eta gertuago dira inauteriak. Inauterien iragarle izaten dira, eta gaur egin dute kalejira Irurako plazan hasi eta Anoetara bitarte, kaldereroetako ohiko doinuekin, zartagin hotsekin eta erraldoiek lagunduta. Loatzo musika eskolak antolatuta egin dute, urtero legez, eta musikariekin batera, herritar ugarik egin du bat ekimenarekin. Behin Anoetako plazara iritsita, mokadutxoa hartzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

Erlazionatuak

Kaldereroetako kalejira

Tolosaldeko Ataria 2025 ots 21 Anoeta   Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!