2,4 milioi euro Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorria eraikitzeko

Ataria 2024ko abenduaren 6a

Bidagorriaren obrak bisitatzen Unzue, Murua eta Asensio. GFA

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatua, Beatriz Unzue Villabonako alkatea eta Gorka Murua Irurako alkatea Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorriaren obrak bisitatu dituzte.

Atariak asteazkenean aurreratu bezala, dagoneko hasiak dira Amasa-Villabona eta Irura lotuko dituen bidegorriaren obrak. 1,83 kilometroko luzera izango duen bidegorria bisitatu dute aldundiko eta udal ordezkariek.

Helburua, 11 hilabeteko epean, aipatu bidegorria Gipuzkoako bizikleta sare foralean sartzea da, honela, «ingurumena gehiago errespetatzen duen garraio eredu irisgarriago baterantz egingo da aurrera». Asensiok obraren aldeko posizionamendua berretsi du: «Villabona-Irurako bidegorriaren obren hasiera mugikortasun jasangarri, irisgarri eta seguruarekin herritar guztientzat dugun konpromisoaren adibide argia da. Aurrera egiten jarraitzen dugu Gipuzkoa berdeago, lotuago eta etorkizunarekiko konpromiso handiagoarekin».

Gorka Murua Irurako alkatea, Jose Igancio Asensio Jasangarritasun diputatua eta Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkatea. GFA

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!