Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte

Ataria 2024ko urriaren 22a

Villabonako elkarretaratzea. Iturria: Villabonako EH Bildu

Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizazio eguna zuen atzo. Goizean ikastetxeetan egin ziren mobilizazioak eta arratsaldean egin ziren udalerrietan.

Ekimenaren arabera, Gipuzkoan 39 mobilizazio egin ziren. Eskualdean ere bat egin zuten hainbat ikastetxek, eta arratsaldean elkarretaratzeak egin zituzten, Alegian, Amasa-Villabonan, Amezketan, Asteasun eta Tolosan.

Alegian 50 herritar inguru bildu ziren. Argazkilaria: Ibon Azpilikueta.

Tolosako elkarretaratzea. Iturria: @mikelarreseigor

Amezketako elkarretaratzea. AMEZKETAKO UDALA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!