Elkarretaratzeak egingo ditu gaur Gernika-Palestina ekimenak

Ataria 2024ko urriaren 21a

Goizean, eskualdeko zenbait ikastetxetan bat egingo dute deialdiarekin; arratsaldean, berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan.

Gaurko egunez mobilizatzera dei egin du Gernika-Palestina ekimenak gizarteko «hainbat esparrutan». Goizean ikastetxeetan egingo dituzte elkartasun keinuak eta sindikatuei ere luzatu diete deialdia; eguerdian, unibertsitateetan dira egitekoak mobilizazioak; eta arratsaldean, berriz, udalerrietan.

Ekimenaren arabera, Euskal Herrian, guztira, 178 elkarretaratze egingo dira; horietatik 39, Gipuzkoan. Eskualdean ere bat egin dute hainbat ikastetxek, eta arratsaldean elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan, horien artean, Asteasun, Amasa-Villabonan eta Tolosan. Kontzentrazioak 19:00etan izango dira, herri bakoitzeko udaletxearen aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!