Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Eskualdeko ordezkari guztiak ariko dira hurrengo fasean

Ataria 2024ko urr. 7a, 13:57

Azpeitiko saioan aritu ziren bertsolariak, Alegiko Iker Iriarte Iribar gai jartzailearekin batera. Iturria: Bertsozale elkartea

Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioetan nortzuk ariko diren.

Larunbatean Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena. Lan puntuagarriak amaituta, Maider Arregi Markuleta gailendu zen, 489,5 punturekin. Beraz, zuzenean sailkatu zen Tolosako final-laurdenera, azaroaren 3an. 

Txapelketaren lehen fasea bukatuta final-zortzirenetako sailkapen orokorra ere osatu da, baita final-laurdenetara sailkatutakoen zerrenda ere eta horien artean daude eskualdeko lau bertsolariak; 2019ko txapelketatik sailkatutako Amasako Oihana Iguaran Barandiaran, eta puntuazioz sailkatutako Zizurkilgo Unai Mendizabal Jauregi, Berastegiko Iñigo Gorostarzu Etxebeste Etxorde eta Amasako Beñat Iguaran Amondarain. 

Oihana Iguaranekin batera Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Nerea Elustondo Plazaola dira 2019ko txapelketatik sailkatutakoak.

Zuzenean sailkatutakoak aldiz, hauek dira: Andoni Rekondo Izagirre, Amaia Iturriotz Etxaniz, Oihana Arana Cardenal, Eli Pagola Apezetxea, Eneritz Artetxe Eizagirre, Aitor Salegi Martija eta Maider Arregi Markuleta. Eskualdeko beste hiru ordezkariak puntuazioari esker sailkatu dira, hau da zerrenda osoa: Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal Jauregi, Haizea Arana Cardenal, Aratz Igartzabal Bidegain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Aitor Tatiegi Loidi, Oier Etxeberria Zubimendi, Manu Goiogana Bengoetxea, Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Beñat Iguaran Amondarain, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Jon Gurrutxaga Urbieta.

Datozen saioak


Final-laurdenak
  • Urriak 19, Eibar. Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal, Manu Goiogana Bengoetxea.
  • Urriak 20, Errenteria. Aitor Salegi Martija, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Oihana Arana Cardenal eta Unai Gaztelumendi Arandia.
  • Urriak 26, Azkoitia. Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain, Oier Etxeberria Zubimenbdi eta Unai Mendizabal Jauregi.
  • Urriak 27, Irun. Amaia Iturrioz Etxaniz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Iguaran Barandiaran. 
  • Azaroak 3, Tolosa. Aitor Tatiegi Loidi, Andoni Rekondo Izagirre, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi, Jon Gurrutxaga Urbieta, Maider Arregi Markuleta eta Nerea Elustondo Plazaola.
Finalaurrekoak
  • Azaroak 17, Oiartzun.
  • Azaroak 24, Zarautz.
  • Abenduak 1, Arrasate. 
Finala

  • Abenduak 14, Donostia.  

* Saio guztiak 17:00etan izango dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

Erlazionatuak

Laurak laurdenetan

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Artola 'Felix' urr 07 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!