Hondakinak sorkuntza material

Ataria 2024ko irailaren 25a

Mirari Errondosoro (Kimuri) ari da gidatzen egitasmoa, eta aurkezpen saioa «ondo» joan zela esan du. «Jendeak interesa azaldu zuen, eta aurkezpenean Andragoraren proposamena, nondik norakoak, eta emakumeen elkarlana eta saretzea lortu nahi dela». Orain tailerren txanda etorriko da: Altzo, Asteasun, Anoeta, Berrobi eta Gaztelun egingo dira, eta hor sortutako materialekin eta beste emakumeen ekarpenekin egingo dute instalazio bat, Andragoran, urriaren 19an. Tailerretarako jendea izena ematen ari dela azaldu du Errondosorok, eta oraindik aukera dago interesa duten emakumeek parte hartzeko. Aipatutako herrietako udaletxeetan eman dezakete izena, Andragoran edo beste bide hauek erabiliz: biomaterialakimuri@gmail.com helbidera idatziz edo 656 74 24 50 zenbakira whatsapp mezua bidaliz. Bestalde, Instagrameko kontuan zehaztuta daude noiz diren tailerrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!