Irrintzi morea

Pistak konkistatuz

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 24a

EME Automobilismo Kirol Kluba osatu dute eta historian, lehen aldiz, neskek bakarrik antolatu duten auto lasterketa izango dute jokoan larunbatean: XVI. San Miguel Rallysprinta.

Gizonezkoak gehiengoa badira ere, geroz eta gehiago dira pista konkistatzen duten emakumeak. Horietako batzuk dira Ines Puyadena (Zizurkil, 1985), Irati Atxa (Zegama, 1995) eta Maria Aranberri (Nuarbe, 1996). Lasterketak ikustera joateko afizioa aurretik bazuten ere, «kasualitatez» iritsi zitzaien bertan parte hartzeko aukera. Hiruak, normalean, kopilotu lanetan aritzen dira eta orain, San Migel Rallysprinta antolatzeko erronkari eutsi diote.

Hain zuzen ere, lehen aldiz, emakumeek bakarrik antolatu duten auto lasterketa egingo dute larunbatean. Informazio guztia Emakumeak Automobilismoan taldearen Instagram kontuan (@emakumeakautomobilismoan) edo Euskadiko Automobilismo Federazioaren webgunean izango da ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!