San Joan suak nonahi

Ataria 2024ko eka. 21a, 11:57

San Joan sua piztuko dute igande iluntzean Tolosaldeko herri gehienetan; musika, dantza eta afari mokadurik ez da faltako. Amezketan iaz egindako San Joan sortak botako dituzte sutara.

San Joan jaiak ospatzen dituzte Abaltzisketan, Belauntzan eta Tolosan. Sanjoanak, ordea, eskualde guztira iristen dira,  sua pizten baitute San Joan bezperako gauean. Igandean beraz, ospakizun eguna izango da eskualdeko ia herri guztietan. Ohiturari eutsiz, zenbait herritan suaren inguruan dantza egingo dute lehenik eta salto egiteko aukera izango da ondoren.

Amezketan, gaurtik igandera bitarte, San Joan sorta amuletoak egingo dituzte. Iaz hasi zuten ohitura, eta aurtengo sutara botako dituzte urte guztian zehar gorde dituzten San Joan sorta amuletoak ere.

San Joan bezpera

Abaltzisketa

  • 21:30. San Joan sua. Ondoren. XXXV. San Joan dantza eta soka dantza. Jarraian. 3TTu erromeria.

Aduna

  • 20:30. Afari merienda eta ondoren, sua piztuko dute.

Albiztur

  • 18:30. Trikipoteoa.
  • 20:30. Afari merienda Arkaitz elkartearen eskutik. Ondoren, sua piztuko dute herriko dantzari txikiek alaiturik.

Alegia

 

  • 20:30. Zahagiardoa taxi geltokiko plazan. Ondoren, sua plazan. Herritar talde batek Bordon dantza abestuko du Txintxarri abesbatza kultur elkartearen ekimenez, txistulariek lagunduta.

Alkiza

  • 20:00. Herritar guztientzat afaria Guraso Elkartearen eskutik.
  • 21:30. San Joan sua. Jarraian, Alkizako Sorgin@ak dantza taldearen emanaldia. Eguraldi txarra eginez gero, dantza emanaldia beste egun batean egingo dute.

Altzo

  • 21:00. Solstizio festaren hasiera; herriko dantzariak eta korua, sua eta zahagi ardoa ohiko lekuan. 

Anoeta

 

  • 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
  • 20:30. Herri afaria plazan.
  • 22:15. Kukuak Kantuz abesbatzaren kantuak. Ondoren, txalapartariak eta suaren festa txistulari, dantzari eta aho-soinuarekin.

Amezketa

  • 22:00.  Sua piztuko dute San Martin auzoan. 

Asteasu

  • 21:00. San Joan bezperako sua eta dantza.

Baliarrain

  • Iluntzean, afari herrikoia norberak eramanda eta sua plazan.

Belauntza

  • 21:00. Zahagi ardoa eta San Joan sua.
  • 21:30. Izer eta Alabier trikitilariak.

 

Berrobi

 

  • 18:00. Nimú konpainiaren Pausa emanaldia.
  • Iluntzean. Zahagi ardoa, Urrutin. Ondoren, San Joan sua.

Berastegi

  • 21:00. Herri afaria frontoian. Jarraian, San Joan sua eta San Joan dantzak eskola atarian.

Bidania-Goiatz

 

  • 20:00. Afari merienda, parkean. Eguraldi txarra eginez gero, elizako frontoian.
  • Ondoren. San Joan sua.

Elduain

 

  • 18:30. Jon Plazaolaren Tum Tum Platz bakarrizketa saioa, elizako teilatupean.
  • 20:30. Afaria, plazan.
  • 22:00. San Joan sua piztu eta dantza.

Gaztelu

  • 20:00. Parrillada plazan.
  • 22:00. Sua piztu eta ondoren dantza suaren inguruan.

Hernialde

  • 20:00. Herriko dantzarien emanaldia
  • 20:30. Zahagi ardoa, ondoren piztuko dute sua.

Ibarra

 

  • 19:00. San Joan bezpera alaitzeko jubilatuentzat musika, Bizi Nahi elkartean, DJ Andonirekin.
  • 20:30. Herri afaria.
  • 21:30. Sua piztea, Alurren eskutik.
  • 21:45. Suaren inguruan dantza, eta ondoren erromeria.

Irura

  • 20:00. Barrikotea, sua piztea eta Onintza abesbatza.

Ikaztegieta

 

  • 21:00. Zahagi ardoa eta San Joan sua, plazan.. Mus txapelketa herriko balio anitzeko gelan.

Larraul

  • 17:30-20:00. Sua prestatzeko auzolana.
  • 20:30. Barrikotea, eta ondoren San Joan sua.

Lizartza

 

  • 20:00. Afari herrikoia, bakoitzak berea.
  • 22:00. San Joan suaren piztea.
  • 22:05. Otsolar dantza taldearen emanaldia.

Orendain

 

  • 20:30. Urteko gaurik motzenari zahagi ardoarekin emango zaio hasiera. Udalak edaria jarriko du eta norberak bere afaria eraman beharko du. Ondoren, San Joan sua piztuko dute.

Tolosa

  • 19:00. Plaza Zaharrean, San Joan su txikia, Eduardo Mocoroa Musika Eskolako Ikasleen bandak girotuta.
  • 22:00. Andre Maria plazan, San Joan sua. Ondoren, Udal Musika Banda, Udaberri dantza taldea eta Santa Maria kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da.
  •   Sardina jatea Larramendi auzoan eta 22:00etan San Joan sua eta sorgin dantzak.

Villabona

 

  • 22:00. San Joan sua eta Zunbeltz kale antzerkia.

Zizurkil

 

  • Herrigunea
    • 16:30. Eskulanak; Kixmi osatuko dute guztien artean.
    • 18:00. Txokolate jatea.
    • 18:30. San Joan dantzaren entsegua.
    • 19:30. Kalejira Kixmi eta musikarekin.
    • 22:00. Sua piztu eta dantza.
  • Elbarrena
    • 19:00. Sua piztu eta dantza Uliazpin.
    • 22:00. San Joan sua Joxe Arregi plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!