Lehen San Joan sortak berrituko dituzte Amezketan

Ataria 2024ko ekainaren 20a

Iazko San Joan landare sorta. AMEZKETAKO UDALA

Bihar, ostiral, arratsaldean herriko plazan sorta nola egin azalduko dute, eta herritarrek aukera izango dute sorta berria osatzeko. Iazko sortak San Joan bezperan erreko dituzte, aurtengoei leku egiteko.

Iaz berreskuratu zuten, Amezketan, San Joan sortako egiteko ohitura. Aurten ere zazpi landare jakinez osatutako sortak egingo dituzte, zeinak «gaitasuna duten» etxeak eta bertako bizidunak urtean zehar «gaitz eta energia ilunetatik babesteko».

Bihar arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, azokarekin batera, sortak nola egin azalduko dute eta herritarrek aukera izango dute aurtengoa bertan osatzeko. Horrez gain, larunbatean eta igandean ere San Martingo etxolan eskuragarri egongo dira sortak egiteko landareak.

Aurtengo kutunei edo amuletoei «leku egiteko», ordea, iazkoak desegin behar dituzte. Eta, igandean, San Joan bezperako suan egingo dute hori, joan den urteko sortak sua pizteko erabiliz edo bertan errez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!