Iguaran eta Gorostarzuk egin dute aurrera

Ataria 2024ko ekainaren 3a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea da Gipuzkoa Bertsotan eta asteburuan jokatu dira azken saioak.

Ostiralean Ataunen eta Elgetan izan ziren saioak; Ataunen Aner Peritz Manterola Euzkitze-k irabazi zuen 342 punturekin eta Elgetan Andoni Rekondo Izagirrek 332rekin.

Igandean, berriz, Soraluzeko eta Hernaniko saioen txanda izan zen. Soraluzekoa A multzoko saioa izan zen eta Berastegiko Iñigo Gorostarzu Etxebeste Etxordek bildu zituen puntu gehien, 337, eta Izarne Zelaia Arratibel zizurkildarrak hirugarren egin zuen (296,5). Hernanin Uxue Fernandez Lasak irabazi zuen, 327.

Sailkapen fasea bukatuta bigarren itzuliko A multzoko sailkapenean daude Amasa-Villabonako Beñat Iguaran Amondarain eta Berastegiko Iñigo Gorostarzu Etxebeste; zortzigarren (637,5) eta bederatzigarren (637) daude, hurrenez hurren. Zizurkilgo Izarne Zelaia Arratibel kanpoan geratu da.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean 74 bertsolarik hartu dute parte, bi itzulitan. Lehen itzulitik bigarrenera 48 sailkatuko ziren eta horietatik, 34k lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!