Orion izan dira Albizturko eta Bidania-Goiazko adinekoak

Ataria 2024ko maiatzaren 31

Atzo Orion izan ziren Albizturko, Bidania-Goiazko eta Errezilgo hainbat erretiratu, Saiaz mankomunitatetik antolatutako irteeran.

Hiru herrien artean, guztira, 32 bat adinekok eman dute izena irteeran. Goizetik abiatu eta bazkalordura arte Orioko arraun taldearen garaikurrak ikusteko aukera izan zuten. Eguerdian, Boga Boga jatetxean bazkaldu eta arratsaldean itzuli ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!