Bigarren itzulia osatuta, Iguaran, Zelaia eta Etxordek egin dute aurrera

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Andoni Rekondok irabazi zuen Oñatiko saioa. GIPUZKOA BERTSOTAN

Oñatin bukatu zen Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzulia; bigarren itzulian 48 bertsolarik abestuko dute, tartean eskualdeko hiru; maiatzaren 25ean hasiko da bigarren fasea.

Bukatu da Gipuzkoa Bertsotaneko lehen itzulia. Oñatin izan zen azken saioa eta Andoni Rekondo Izagirrek eskuratu zituen puntu gehien (346). Saioa bukatuta A eta B taldeen sailkapena osatu zen eta Amasako Beñat Iguaran Amondarini eta Zizurkilgo Izarne Zelaia Arratibeli batu zaie Berastegiko Iñigo Gorostartzu Etxebeste Etxorde. Esan behar da Arnaitz Lasarte Santa Kruzek uko egin dio parte-hartzeari, eta, beraz, hurrengoak hartuko duela A multzoan.

B multzotik ez da eskualdeko bertsolaririk sailkatu. Bigarren itzuliko lehen saioak asteburuan jokatuko dira, maiatzaren 25ean Antzuolan eta Pasaian, eta hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Alegian eta Usurbilen.

Antzuolako saioan bakarrik egongo da eskualdeko ordezkaritzarik, Beñat Iguaran Amondarain ariko baita. Ekainaren 1ean Ataunen eta Elgetan izango dira saioak eta ekainaren 2an Hernanin eta Soraluzen; Soraluzen Izarne Zelaia Arratibel eta Iñigo Gorostarzu Etxebeste Etxorde ariko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!