Lekunberriko plazan jende asko bildu da mendizaleei harrera egin eta animoak emateko. 09:20 inguruan iritsi da lehen mendizalea bertara eta txalo artean jaso dute.
Parte hartzaileek geldialditxo bat egiteko aukera izan dute Lekunberriko plazaren bueltan. Ura edan, mokadu bat jan eta San Migeleko pendizari ekiteko indarrak hartu dituzte.


