Gorritira lanbro artean iritsi dira mendizaleak

Ataria 2024ko maiatzaren 19a

08:00 aldera iritsi dira lehen mendizaleak Gorritiko kontrol gunera. Euri gutxi eta dezenteko lainoa izan dute ibilbidearen lehen zatian.

Gorritiko Sorogain frontoian jarri dute Aralarko Adiskideak elkartekoek bigarren kontrola XIV Orduak mendi martxarako. 08:00 pasatxoan iritsi dira lehen mendizaleak laino artean. Bidean, Uli inguruan, euri pixka bat izan dutela aipatu dute parte hartzaileek, baina eguraldia portatu dela nabarmendu dute. Lokatz handirik ere ez dute sumatu bidean.

Gorritin aurreneko aldiz, herriko ura jarri dute iturritik edateko eta mendizaleek bertan bete dituzte euren kantinplorak. Geldialdi laburra egin eta Lekunberrirako bidea hartu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!