Mozorro lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Ataria 2024ko martxoaren 18a

ATARIA-k inauterietako mozorro lehiaketa antolatu du aurten ere, eta erantzun ona izan du.

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta Atariak antolatutako mozorro lehiaketan ia 60 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratu dira:

Epaimahaiaren saria lortu duena, Nere Jauregik bidalitako Eta nik, usoa nuen maite... mozorroa izan da. Berak Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea jasoko du sari moduan.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, irakurleen 189 bozka lortu ondoren, Gu garbitzera gatoz mozorroa izan da, Mertxe Adurriagak bidalita. Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua izango da bere saria.

Parte hartu duten Atarikideen artean ere Errigorako kaxa bat zozkatu da, eta sariduna Jon Ipentzak bidalitako "Karretilla" zainzuriak mozorroa izan da.

Sari banaketan —argazkian— Mireia (Nere ordezkatuz) eta Jon irabazleak, eta Nekaturreko eta Alondegia jatetxeko ordezkaria izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!