Inauterietako pilotakadaren auzia

Xuhar Herri Plataformak presazko agerraldia eskainiko du bihar

Ataria 2024ko martxoaren 5a

Xuhar Herri Plataforma sortzeko egindako bilera.

Xuhar Herri Plataformak bertan behera utzi du bihar egitekoa zen bilera Erkorekaren azken adierazpenak direla eta, eta prentsaurrekoa eskainiko du.

Xuhar Herri Plataformaren ustez Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuak gaur egin dituen adierazpenak «larriak» dira  eta beraz, bihar egitekoak ziren bilera bertan behera utzi, eta horren ordez presazko prentsaurrekoa eskainiko du 19:00etan, Villabonako Berdura plazan. Herritarrei agerraldian parte hartzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!