Alacanteko Espainiako Kopan lehen postua lortuta, Nage No Kata modalitateko estatuko sailkapenerako puntu gehiago pilatu dituzte Saralagik eta Regillagak, eta alde nabarmenarekin doaz lehen postuan. «Ez da gure kata onena izan baino nahikoa izan da irabazteko», azaldu dute. Hurrengo Espainiako Kopa Madrilen izango dute, bi asteburu barru.