mozorro lehiaketa

Azken orduak mozorro lehiaketan bozka emateko

Ataria 2024ko martxoaren 5a

'Zerkausiko solariuma', lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Inauterietako mozorro lehiaketan gustukoenak aukeratzeko gaurko 23:59ak arte eman daiteke bozka. Lagundu irabazleak aukeratzen!

60 mozorro ezberdinen artean  saridunak aukeratzeko gaurko 23:59ak arte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 8an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako kaxa bat zozkatuko dugu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!