mozorro lehiaketa

Azken egunak mozorro lehiaketan bozka emateko

Ataria 2024ko martxoaren 3a

Inauterietako mozorro lehiaketan gustukoenak aukeratzeko martxoaren 5era bitarte eman daiteke bozka. Ez galdu aukera!

Bozketa fasea amaierara iristen ari da, beraz Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da. Ia 60 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratzeko, asteartera, martxoak 5, bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 8an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako kaxa bat zozkatuko dugu. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!