Lehen sektorea lehenestea eskatu dute

Ataria 2024ko martxoaren 1a

EHNE eta ENBA sindikatuek eta Gipuzkoako Baso Elkarteak antolatuta, mobilizazioa egiten ari dira lehen sektoreko langileak. Gipuzkoako hainbat lekutatik, tartean Tolosaldetik, Donostiara joan dira, Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean beraien eskaerak plazaratzeko.

Traktore, kamioi eta bestelako ibilgailuetan sartuta, mobilizazio karabana atera da goizean Tolosako Arzabaltza industrialdetik, eskualdeko lehen sektoreko langileez osatuta, eta Legorretatik zetorren beste adarrarekin bat egin dute. Donostian elkartuko dira eguerdian, Gipuzkoako beste eskualde batzuetatik joan direnekin. Helmuga Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza izango da, bertan lehen sektorearen aldeko manifestua irakurtzeko.

Mobilizazioaren inguruko adierazpenak bideo honetan jaso daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!