Halterofiliako Liga Nazionaleko lehen jardunaldia izango da jokoan Intxaur pilotalekuan

Ataria 2024ko otsailaren 29a

Espainiako Eskola Mailako Teknika Txapelketan parte hartu zuten Denok Danenako hiru pultsulariak eta Ekaitz Kortajarena prestatzailea. DENOK DANENA

Bertan parte hartuko dute Denok Danenako pultsulariek.

Larunbat honetan, martxoaren 2an, Zizurkilgo Intxaur frontoian, halterofiliako Liga Nazionaleko lehen jardunaldia izango da jokoan. Denok Danenako pultsulariak bertan izango dira: gizonezkoetan Ohorezko Mailan eta Lehen Mailako 2 talde ariko dira, eta emakumezkoetan Lehen Mailan dagoen taldearekin. Eki Lizaso Madrildik etorriko da lehiatzera, eta berriro ere aukera izango du Europako zein Munduko txapelketarako gutxieneko markak egiteko.
 
Hiru txanda izango dira larunbateko jardunaldian. Lehenengoa 10:30ean izango da, bigarrena 12:00etan eta hirugarrena 17:30ean. Taldetik espero dute denboraldiari «hasiera ona» ematea eta «aurrerantzean ere horrela jarraitzea».
 
Espainiako Eskola Mailako Teknika Txapelketa
 
Urtarrilaren 25ean, Zarautzen, Espainiako Eskola Mailako Teknika Txapelketa egin zen, eta Denok Danena taldeak ere parte hartu zuen hiru neska-mutil gaztetxorekin. Parte hartu zuten 27 finalisten artean, Eneko Mesak 7. postua lortu zuen, Kisbel Lopezek 12. postua eta Joel Roperok 17. postua.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!