Azahara Dominguez diputatua Tolosaldeko turismo eskaintzara gerturatu da

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 28a, 16:38

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguez Gipuzkoako alkateekin eta turismo-eragileekin egiten ari den bilera errondaren barruan izan da eskualdean.

Gaur Tolosaldean egon da Azahara Dominguez diputatua. Eskualdeko beharrak bertako ordezkariekin batera aztertu nahi izan ditu eta turismo jardueraren jasangarritasunaz, kulturaz eta tokiko tradizioaz aritu dira, besteak beste. Bilera horien helburua da lurraldea bere osotasunean planteatzen duen turismo sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzea. «Diputatu naizen aldetik, kezkatzen nau garatzen ditugun jarduera politikoek herritarren ongizatean eragina izateak, eta hori funtsezkoa da turismoa bezalako arlo batean. Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko lan egiten dugu eta, horretarako, eskualdeko eragileekin harreman zuzena izan behar dugu», adierazi du.

Horiek horrela, Tolosaldea Garatzen agentzian, Turismo Bulegoan eta Topic-en izan da lehenik eta ondoren, Alegiara eta Altzora joan da, azken herri horretan Altzoko Handia erakusketa eta ostatua bisitatuz. «Eskualde bakoitzeko erakargarritasunak, indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta alkateekin eta arduradun turistikoekin harreman zuzena eta etengabea izatea funtsezkoa da lurralde osoan dauden beharrak ulertu ahal izateko, baina baita estrategia egoki bat bultzatzeko ere», nabarmendu du diputatuak.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuaz gain, Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzen elkarteko presidente Andu Martinez de Rituertok, Altzoko alkate Xabier Olanok, Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiak, Alegiako alkate Regina Sorarrainek, Villabonako alkate Beatriz Unzuek, Berastegiko alkate Andoni Zuriarrainek, Abaltzisketako alkate Ion Zubizarretak, Asteasuko alkate Pili Legarrak, Amezketako alkate Mikel Arteaga, Adunako alkate Kristina Rodriguez, Zizurkilgo alkate Maite Amenabar, Tolosaldea Garatzen elkarteko presidenteorde eta Amezketako alkateorde Alaitz Labaienek eta Tolosaldea Garatzen elkarteko Turismo Saileko kudeatzaile eta arduradun Joxe Luis Urdangarinek eta Olatz Ilarregik, eta Topik museoko arduraduna Iñigo Aguinagaldek ere parte hartu dute bileran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!