Mozorro lehiaketa

Bozkatu gustukoena mozorro lehiaketan

Ataria 2024ko otsailaren 25a

'IKEArri zaila, lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 5era bitarte.

Bozketa fasean hasita, Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain. Ia 60 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratzeko, martxoaren 5era bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 8an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako kaxa bat zozkatuko dugu. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!