mozorro lehiaketa

Mozorro lehiaketan bozka emateko unea da orain

Ataria 2024ko otsailaren 22a

'Musika kolore', lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 5era bitarte.

Bozketa fasean hasita, Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain. 50 mozorro ezberdinen artean  saridunak aukeratzeko, martxoaren 5era bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean, eta irabazleak martxoaren 8an jakinaraziko dira Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa': Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Errigorako kaxa bat zozkatuko dugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!