mozorro lehiaketa

Mozorro lehiaketan parte hartzeko azken orduak

Ataria 2024ko otsailaren 20a

'Arrain koloretsua', lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Gauerdian amaituko da Ataria’-k antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera. Ez galdu aukera zure argazkia bidaltzeko, sari ederrak lortu ahalko dira!

TOLOSALDEKO ATARIA-k inauterietako mozorroen argazkiak bildu eta sariak banatuko ditu aurten ere!

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira Ataria.eus-era eta gaur, otsailaren 20a, 23:59ak arte izango da bidalketa egiteko epea.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu, zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!