Azken egunak mozorro lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2024ko otsailaren 19a

'Aralarko dama', lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Bihar amaituko da ‘Ataria’-k antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera; sari ederrak lortu ahalko dira, ez galdu aukera!

Igaro dira inauteriak eta egunotan ateratako argazkiek lagunduko dute egun horietan bizitako uneak ahanzturan gera ez daitezen. Hori soilik ez. Argazki horiek ATARIAK antolatutako Mozorro Lehiaketan parte hartzeko aukera ere emango baitu. Mozorroekin ateratako argazkiekin parte hartu ahal dute Tolosaldeko herritarrek, eta sari politak eskuratzeko aukera izango dute.

Inauterietan mozorrotutako argazkia edo argazkiak aukeratu eta Ataria.eus-en Mozorro Lehiaketaren atalean modu errazean igo ahal dira. Asteartera bitarte izango da parte hartzeko aukera.

Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Nekaturreko edozein ostatutan erabiltzeko 90 euroko balioa duen opari txekea irabaziko du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Tolosako Alondegia jatetxean lau lagunentzako otordu bat irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean Errigorako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu.

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!