Tolosa eta Lizartza, dantzaren bitartez lotuak

Ataria 2024ko otsailaren 17a

Tolosako Udaberri eta Lizartzako Otsolar dantza taldeetako kideak Tolosako kaleetan inauteri dantzak dantzatuz aritu dira.

Udaberrikoek Lapurdiko ihauterietako dantzak erakutsi dituzte, eta Otsolarkoek Lizartzakoak. Tolosako dantza taldearen gonbidapenez izan dira lizartzarrak. Piñata Igandea izango da bihar, eta oraindik inauterietako egitaraua guztiz amaitu ez denez, inauteri kutsuko dantzak eskaini dituzte bi taldeek.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!