mozorro lehiaketa

Erakutsi zure mozorroa eta irabazi sariak!

Ataria 2024ko otsailaren 17a

'50 iñauteri', lehiaketan parte hartu duen mozorroetako bat

Inauterietako argazki lehiaketak baditu lehen parte hartzaileak. Zuk igo duzu zurea? Animatu, sari bikainak ditugu zuretzat!

 TOLOSALDEKO ATARIA-k inauterietako mozorroen irudiak bildu eta sariak banatuko ditu aurten ere!

Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Nekaturreko edozein ostatutan erabiltzeko 90 euroko balioa duen opari txekea irabaziko du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Tolosako Alondegia jatetxean lau lagunentzako otordu bat irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean Errigorako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu.

Argazkiak formulario honen bidez igo beharko dira Ataria.eus-era eta otsailaren 20a izango da bidalketak egiteko azken eguna.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!