Elementu guztiak bildu dira Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 12a, 17:13

Txiribitu taldeak Avatar azken aire maisua marrazki bizidunak ekarri ditu Tolosako Inauterietara.

Astelenitarekin haur eta gazteak izaten dira protagonista. Pandemia iritsi arte sei ziren ateratzen ziren taldeak, baina azken urteetan bost dira. Izan ere, San Bernardo Eskaut-Gia taldea jada ez da ateratzen. Gaur egun ehunka umek hartzen dute parte bost aisialdi taldeek antolatutako konpartsetan; Tolosako 4 eta Ibarrako bat. Guztiek izaten dute antzerako plana Astelenitarako; goizean goizetik kalean azken asteetan entseatutako koreografiak eskaini eta bazkaldu eta gero zezen festara joan. Gehienek arratsaldean ere dantzatzen dute. Egun oso berezia izaten da gaztetxoentzat. Gaur lehen orduetan egindako koreografietan ibili dira erosoen, izan ere, euria hasiko du gero eta ezin izan dute nahi adina dantzatu.

Erlazionatuak

Txiribitukoak dantzan

Tolosaldeko Ataria ots 12 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!