Makilak astindu dituzte

Ataria 2024ko otsailaren 11

Abaltzisketan eta Amezketan tradizioari eusten jarraitzen diote. Kale eta baserrietan izan dira, txantxoak Abaltzisketan eta talaiak Amezketan, dantza egin eta puska bilduz.

Abaltzisketan zortzi dantzari, soinu jotzailea eta bi mozorroak aritu dira herriko baserri eta etxeetan dantza saioak eskainiz. Aurtengoan, gainera, argazki berezia atera dute Amabiñe baserriaren aurrean. 1933an atera zuten argazkia urte horretan txantxo bezala atera zirenak bertan, eta argazki hori errepikatu nahi izan dute aurtengoek, 91 urte ondoren.

Amezketan 50 partaide aritu dira talai dantzan parte hartzen, eta bi taldetan banatu eta herriko hainbat gunetatik ibili dira puska biltzen. Aurtengoari amaiera emateko, herriko plazan elkartu dira eta argazki bateratua atera dute. Datorren urtean mende erdia beteko da usadio hori berreskuratu zutenik, eta etorkizuna baduela erakutsi dute aurtengoan ere.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!