Tolosako Inauteriak jarraitzeko jo 'Ataria'-ra

Ataria 2024ko otsailaren 7a

Ostegun Gizenetik Hausterre Egunera egunkaria jasoko dute harpidedunek eta webgunean unean unekoak izango dira ikusgai.

Tolosako Inauteriak gainean dira, eta urtero moduan, ATARIAk esfortzu berezia egingo du Ostegun Gizenetik Asteartita bitarte gertatzen den oro kontatzeko.

Batetik, egunkaria banatuko da egunero, hau da, bihartik Hausterre Egunera bitarte. Azken hori gainera, 16 orrialdeko egunkari berezia izango da, inauterietako egunak bereziki irudietan jasoko dituena. Argazkiekin batera, komikiak, elkarrizketak, bitxikeriak eta beste hamaika kontu jasoko dituzte egunkariek.

Bestetik, ikus-entzunezkoei indar berezia ematen jarraituko du ATARIAk, eta inauterietako ekitaldietako argazkiak zein bideoak Ataria.eus-en egongo dira unean unean ikusgai, txupinazoaren momentutik hasita. Festa lehertuko den unea zuzenean jarraitzeko aukera izango da, eta hortik aurrera, txarangen kalejirak, zezen festak, dantzaldiak, mozorroak eta konpartsak, diana, aisialdi taldeak eta beste hainbat une webgunean eta sare sozialetan jasota geratuko dira.

Inauterietan, beraz, ATARIA inoiz baino gertuago egongo da, Inauteriak berezi egiten dituzten uneak herritarrei helarazteko asmoz. Beraz, Inauteriak jarraitzeko eta inauterietan murgiltzeko modurik aproposena ATARIA-n topatuko duzu!

Eta, badakizu, inauteriak jarraitzeko ATARIA-ra jo, baina, ez ahaztu ATARIA-k jarraitzeko zure babesa behar duela!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!