Santa eskean irtengo dira igandean, eskualdeko herrietan

Ataria 2024ko ots. 1a, 07:57

Santa Ageda bezperan kantuan, Ibarran, pasa den urtean.

Baserriz baserri nahiz kalez kale, koplaz kopla ariko dira herritarrak, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.

Ohiturari jarraituz, eskualdeko hainbat herritan irtengo dira herritarrak kalera santa eskean igandean. Goiztiarrenak Ikaztegietan, Amezketan eta Bidania-Goiatzen izango dira. Baserriz baserri joango dira koplak kantatuz, eta bidaniarren kasuan bazkaria egingo dute eskea amaitu ostean. Albizturren ere, bailaraz bailara abesten aritu ostean, bazkaltzeko elkartuko dira, eta arratsaldean jarraituko dute santa eskean. Iruran eta Villabonan ere goizean ariko dira kantuan, kalez kale.

Belauntzan, Alegian, Ibarran, Tolosan eta Berrobin, berriz, arratsaldean ariko dira kantuan, eta gainera, bertsolari nahiz trikitilariek lagunduta egingo dute.

OTSAILAK 4, IGANDEA

  • Ikaztegieta. 08:45ean kiroldegiko aparkalekuan elkartuko dira. Baserriz baserri herria zeharkatuko dute.
  • Bidania-Goiatz. Goizko frontoitik abiatuko dira kantari 09:00etan. Ondoren, bazkaria izango da.
  • Amezketa. Ugartetik 09:00etan aterako dira, makilak hartuta.
  • Albiztur. Bizkor Guraso elkarteak deituta, 10:00etan elkartuko dira plazan, eta Urkizu aldeko bailaratik hasiko dira abesten. Ondoren Santa Marinan bazkalduko dute, eta arratsaldean erdigunean kantatuko dute. Bildutako dirua guraso elkartearentzat izango da.
  • Irura. LH eta HHko ikasleak, herrian zehar kantuan, 10:00etan hasita.
  • Amasa-Villabona. Eresargi abesbatzarekin, kultur etxetik, 11:00etan.
  • Belauntza. Bertsolari eta trikitilariekin, plazatik 15:30ean aterako dira.
  • Alegia. Txintxarri Abesbatza antolatuta, Maialen Akizu eta Hodei Lopez bertsolariak eta herriko bertso eskolako bertsolariak ariko dira, eta baita herriko trikitilariak ere. Larraitz auzotik 17:00etan abiatuko dira.
  • Ibarra. Plazatik 17:00etan abiatuko dira, Izaskunera igoko dira, eta han baserriz baserri kantuan ariko dira.
  • Berrobi. Plazatik abiatuta, 17:30ean.
  • Tolosa. Kantagora, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko kantu taldeak Ageda bezpera pagano eta feminista antolatu du. Emakumeen plazatik 19:00etan irtengo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!