Nerea Muruak lehen postua lortu du Araitz-Betelun

Ataria 2024ko urtarrilaren 17a

Tolosaldeko lasterkari ugari sailkatu dira lehen hamar postuetan Araitz-Betelu Krosean.

Araitz-Beteluko XVII. Krosa izan zen igandean jokoan, eta Nerea Murua altzotarrak 29:48 denborarekin lehen postua lortu zuen emakumeetan. Igone Lasa (Berrobi) zazpigarren izan zen 38:29 denborarekin, eta Olatz Goikoetxeaundia (Lizartza) zortzigarren 38:45 denbora eginez.

Gizonezkoetan, berriz, Asier Mujika ibartarra (24:53) hirugarren izan zen, Josu Goenaga (Tolosa) seigarren 27:19 denborarekin, Asier Capa (Tolosa) zortzigarren 27:51 denbora eginez, eta Ibai Etxegia (Ibarra) hamargarren 28:00. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!