Zero azpitik ia lau gradu Berastegin

Ataria 2024ko urtarrilaren 9a

Eguraldi iragarpenek aurreikusi bezala, tenperatura baxuak izaten ari gara gaur. 09:00etan Berastegin zero azpitik 3,6 gradu izan dituzte eta Bidania-Goiatzen -2,2. Biharko iragarpenek tenperatura baxuagoak aurreikusten dituzte.

Estazio meteorologikoei erreparatuta baliorik baxuenak 09:00ak inguruan jaso dira. Berastegin eta Bidania-Goiatzen ordu horretan -3,6 eta -2,2 gradu jaso dituzte, Belauntzan 0,7 –baxuena 07:40ean jaso dute, 0,2 gradu, zehazki–, Lizartzan gradu bat eta Alegian 2,9.

Biharko iragarpena

Iker Ibarluzea Ataria-ko eguraldi adituak esan du biharko giro kaxkarra nagusituko dela. Egun osoan zehar hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparradak izango dira egun guztian zehar, orokorrean ahulak izango badira ere.

Tenperatura baxuak izan ditugu gaur eta biharkoan are baxuagoak izango dira. Tenperatura altuena ez da 3 eta 6 gradutik pasako eta elur maila 500 eta 600 metroan kokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!