Tolosaldeko kirolariak izan dira Kirolgala 2023ko protagonistak

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatuta Kirolgala 2023 ekitaldia ostiralean Ficoban egin zen. Ekitaldi hori kirol esparruko Gipuzkoako lorpenak eta konpromisoak nabarmendu eta aitortzeko ekitaldia da.

Zehazki, hauek izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren saria jaso duten kirolariak: Eukene Larrarte txirrindularia, Unai Saralegi eta Unai Reguillaga judokak eta Irati Lakunza urpeko kirolaria, guztiak ere Tolosakoak. Gainera, Anoetako Abraham Olano txirrindulariak ere saria jaso du 1997an Frantziako Tourraren etapa bat irabazi zuelako.

Goizane Álvarez kiroletako diputatuak nabarmendu zuenez, «kirola Gipuzkoan ez da soilik jarduera fisikoa, berdintasuna, elkartasuna eta banakako nahiz taldeko ahalegina bezalako balioak transmititzen ditu». Are gehiago, lurralde honetan, eskualdez eskualde, herriz herri, Tolosaldean bezala, kirola jarduera fisikoaren adierazpide ez ezik, batzen gaituen bizi-ehuna ere badela adierazi zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!