Altuna III.ak ez du irabazi bere lehen partidan

Ataria 2023ko abenduaren 18a

Binakako Pilota Txapelketaren laugarren jardunaldia izan da jokoan asteburuan, eta Jokin Altunak bere lehen partida jokatu du, aurrekoak lesioarengatik galdu ondoren.

Martijarekin batera 22-21 galdu zuen amezketarrak Ezkurdia eta Xabier Tolosaren aurka. Altuna III-Martija azken postuan daude sailkapenean, garaipenik gabe. Ezkurdia-Tolosa, berriz, bosgarren postuan, bi garaipenekin. 

Erik Jaka eta Mariezkurrena II.a lehen postuan jarri dira, lautik lau garaipen lortuta. Jardunaldi honetan Iñaki Artola eta Imazi irabazi diote, 22-5. Artola-Imaz bikotea seigarren postuan daude, garaipen bakarrarekin. Jon Ander Peñak eta Albisuk bere partida galdu egin dute, 22-16, Laso eta Arangurenen aurka. Peña-Albisu bikoa laugarren doa sailkapenean, bi garaipenekin. 

Bosgarren jardunaldian, ostiralean, Ezkurdia-Tolosa bikoak eta Artola-Imaz bikoak elkarren aurka jokatu dute Arrasaten. Ostiralean ere, Altuna III-Martija eta Laso-Aranguren arteko partida Donostian jokatuko da. Jaka-Mariezkurrena eta P- Etxeberria-Zabaleta larunbatean ariko dira elkarren aurka, Iruñean. Azkenik, Peña II.ak eta Albisuk Elordi eta Rezustaren aurka jokatuko dute, larunbatean, Bilbon. 

Binakako Serie B Txapelketa
Bigarren mailako txapelketan, eskualdeko bi pilotariak elkarren aurka aritu ziren lehian, eta Martxel Iztuetarentzako izan zen garaipena. Agirre aurrelariarekin batera 22-20 irabazi zioten Zubizarreta III.ari eta Gorka Ugartemendiari. Agirre-Iztueta lehen postuan daude sailkapenean, lau partidak irabazita. Zubizarreta III-Ugartemendia hirugarren postuan daude, bi garaipenekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!