ZOZKETA BEREZIA

Gabonak gozatzeko, zozketa berezia

Ataria 2023ko abenduaren 18a

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte zozketa berezi honetan. Beraz, animatu eta hartu parte!

Gabon garaiarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du urteroko legez. Urte honi amaiera modu ezinhobea emateko, Rafa Gorrotxategiko produktuez osaturiko sorta ederra zozkatuko dugu.

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, GORROTXATEGI idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 21a, osteguna, 11:00etan.
    • Gainerako baldintza guztiak, hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!